Ipuin-kontalarien trebakuntza Lur Kabiketaren esku egongo da. Lur, Arte Dramatiko ikasketak William Layton Laborategian egin zituen eta antzerki irakasle eta kontukontalari bezala esperientzia handikoa da. Formakuntza saioetan ahotsa, gorputz adierazpena eta inprobisazio teknikak landuko dira besteak beste.

 Oraingo honetan, bi talde izango ditugu, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Bertan, aurreko saioetako ipuin-kontalariek eta aurten hasiko zaretenok agertokia eta esperientziak partekatuko dituzue.

 

 Tailerretan izena emateak konpromiso zehatz hau eskatzen du: hiru emanaldi gutxienez egitea, 2020-2021 ikasturtean zehar ipuin-kontaketako saioetan. 

 

Hemen eman dezakezu izena. Zure zain gaude!

taldea eta ordutegia

MENDIBILE

JAUREGIAN